Enkarterrialde albisteak guztia klik batean

Azkeneko berriak

Síguenos en las redes sociales

Enkarterrialde Cádizen eta Badajozen

Landa Garapeneko Elkarteak bisita tekniko bat antolatu du La Sierra eta La Jayona bide berdeetara.

Partekatu

Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak bisita teknikoa antolatu du Cádizko La Sierra eta Badajozko La Jayona bide berdeetara, maiatzaren 7an, 8an eta 9an, Burdinmendi Bide Berdearen kudeaketa-proiektuaren jarduera-markoan.

Bisitaren xedea Burdinmendi Bide Berdearen kudeaketa-, sustapen-, dinamizazio-, merkaturatze- eta mantentze-lanetarako ezagutzak eta praktika onak eskuratzea eta esperientzia arrakastatsuak ezagutzea da, horiek Enkarterrietan ezar daitezkeen baloratzeko. Arduradun politikoek lan handia egin beharko dute hiru egun horietan, eta ikusi ahal izango dute erakunde publikoek eta pribatuek enplegua eta aberastasuna sortzen dituzten ekimen arrakastatsuei bide ematen dietela.

Burdinmendi Bide Berdea hartzen duten zenbait udaletako teknikariak eta politikariak Cádizen eta Badajozen daude orain, eta haiekin batera Txus Gomez eta Mónica Alonso, Enkarterrialdeko gerentea eta teknikaria hurrenez hurren, ikasketara bideratutako egun horiek partekatzeko. Raquel Larruskain Galdamesko alkatea, Iosu Udaeta Artzentalesko alkateordea, Juanma Cobos Abanto-Zierbena Udaleko teknikaria, Iratxe Etxeandia Abanto-Zierbenako zinegotzia, Borja Liaño Muskizko alkatea eta Eduardo Briones Muskizko zinegotzia duela hainbat urte Gironako bide berdeetan egin zen esperientzia berdina bizitzen ari dira Enkarterrialderen eskutik, xede bakarrarekin, hots, gure eskualdera eta Artzentales, Sopuerta, Galdames, Muskiz eta Abanto-Zierbena udalerriek osatzen duten baliabide honetara ekar daitezkeen proiektu berriak ezagutzea.  

Cádizen eta Badajozen igaroko dituzten egun horietan La Sierra eta La Jayona bide berdeak bisitatuko dituzte.  Landa Garapeneko Extremadurako Sarearekin bilduko dira, landako garapen turistikoari lotutako esperientziak eta proiektuak ezagutzeko, eta La Sierrako Bide Berdearen Fundazioarekin ere bai.

Burdinmendi Bide berdea bezalako baliabide bat eskualdean aberastasuna sortu eta ekonomia dinamizatuko duen proiektu bat bihurtzeko xedez, Enkarterrialdek gure lurraldera ekar daitezkeen ideiak eta proiektuak bilduko ditu.