Enkarterrialde albisteak guztia klik batean

Azkeneko berriak

Síguenos en las redes sociales

Bide Berdearen edukiera jakiteko semaforoa

Partekatu

Enkarterrialde landa-garapeneko elkarteak, Abanto Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta eta Zierbenako udalekin batera, Bide Berdearen semaforoa ipini du martxan. Horren bitartez, Bia Berdearen edukiera zein den jakin daiteke gutxi gorabehera, ibilbidea planifikatu baino lehen.

LGEak, teknologia berrien aldeko apustua eginez, Burdinmendi Bide Berdea app berrian eta elkartearen webgunean (www.enkarterrialde.eus) instalatu du semaforo hori, zeinaren bitartez jakin dezakegun meategietako antzinako trenbidearen gune bakoitzean dagoen jende-kopurua txikia, erdibidekoa edo handia den.

Edukiera ezagutzea askoz errazagoa da orain, baina azpimarratu beharra dago datuak gutxi gorabeherakoak direla, erabiltzaileak ibilbidearen 42 kilometroetan zehar mugitu ahala, denbora laburrean alda baitaitezke.

Horretarako, Bidearen mapa bat duen “iframe” bat jarri da, eta, mapa horretan, ibilbideko bederatzi gune nabarmentzen dira, Artzentalesetik Cobaronera (Muskiz). Gune bakoitza berdez, horiz edo gorriz koloreztatuta dago, denbora errealean, momentu horretan duen jende-kopuruaren arabera.

Bidean dabilen gutxi gorabeherako jende-kopurua jakiteko jarduketa berri hau webgunean kontsulta daiteke, baina, era berean, Burdinmendi Bide Berdea app-an ikus ditzakegun berritasunetako bat da, beste zenbait proposamenekin batera, hala nola zozketak eta lehiaketak, meategietako ibilbidearekin eta haren inguruan dauden erreferente eta gune erakargarri guztiekin zerikusia dutenak.

Aplikazio berria abendutik dago martxan, gero eta deskarga gehiago du, eta proiektuaren barruko beste berritasun batekin batera heldu da: Zierbenako Udalak bat egitea Bide Berdearen alde lan egiteko, 2017tik, urtero, Meatzaldeko eta Enkarterrialdeko sei udalek sinatzen duten hitzarmenarekin.